Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Bertatik Bertara: euskara eta bertako ekonomia baliosteko kanpaina

2020/06/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hilaren 19an, ostiralarekin, hasiko da UEMAk sustatutako kanpaina berria, "Bertatik Bertara", "Gure herria, gure hizkuntza eta gure produktuak” aldarrikatzeko asmoz sortua. Udan abiatu eta udazkenean jarraituko du kanpainak, eta hainbat material sortuko da herrietan banatzeko, euskara eta ekonomia sustengagarria babesteko intentzioarekin.

UEMAk eta (oraingoz) 61 udalek bultatzen dure BERTATIK BERTARA kanpaina, herritarrei eta bisitariei erakusteko gure herria zer-nolako altxorra den, eta bertatik bertara zenbat goza dezakegun. Kanpainaren helburu nagusiak izango dira:

  • Bertako hizkuntza, bertako produktuak eta bertako ekonomia balioan jartzea.
  • Bisitariak horren bertakoa den eta horren bizirik dagoen hizkuntzaz gozatzera animatzea.

Partaidetza irekia sustatu nahi da kanpainarekin: "Zuk eskaintzen duzun zerbitzua herriaren bizitzaren zati da, eta baita erakusleiho ere, hein handi batean. Horregatik, bidelagun nahi zaitugu egitasmo honetan."

Hortaz, herrietako ekoizle, zerbitzu eta norbanakoek kanpainan nola parte-hartzeko formakuntza/informazio saio batzuk antolatu dira, asteartean (hilak 16) eta ostegunean (18), bi kasuetan txanda bi, 10:00etan eta 17.00etan, 45 minutuko ikastarotxo baten eran, telekonferentzia bidez hemen: https://meet.jit.si/BertatikBertara 

Hasiera batean, uda sasoian, turismo eskaintzan bertako altxorrak nabarmenduko ditu kanpainak, euskararen erabileratik hasita. Udazkenetik aurrera, berriz, udalerri euskaldunen garapenarekin lotutako hainbat ekimenen aterpe izango da kanpaina, udaletatik tokian tokiko produktuak eta ekonomia sozial eraldatzailea nola lagundu daitezkeen hausnartzeko eta lanerako ildo berriak abiarazteko.

Informazio gehiagorako, ikus UEMAk Google Driveko karpeta partekatu honetan jarri duen materiala.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!