Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Posta bidezko botoa emateko, adi jatetxeko datuei (WTF?!)

2020/06/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Datorren uztailaren 12ko EAEko hauteskundeetara posta-bidez botoa emateko prozedura irekita dago. Agiri bat bete behar da eta harekin Espainiako Correos erakunde bulego batera joan. Bulegoetan agiriaren beste bertsio bat ote dagoen ez dakigu, baina web bidez Correosek eta INE erakundeek banatzen dutena, euskarazko oker ortografikoz eta absurdokeria batzuekin hornituta dator. Adibidez, "hrremanetan jatetxeko datuak" (sic). Lasai, aukerakoa da hori ematea (eskerrak).

Botoa postaz emateko, orain arte bi bisita egin behar ziren Correos-era, baina orain batekin nahikoa da, baldin eta web bidez dokumentuak jaitsi eta horiek inprimatuta eramaten badituzu.

Euskadi.eus-eko hauteskundeei buruzko webgune informatiboki penagarriak ez du horren berri ematen, baina guk aurkitu dugu nondik lortu eskabide-orria:

Eta hara, dokumentua batere zainketarik gabe dago editatua, auskalo nola sartu diren euskarazko terminoak. Ion Lizarazu informatikariak egin du akatsen bilduma bat Twitterren, hona laburtuta dakarkizueguna. Esate baterako, eskatu aditzarekin ezin aklaratu nola idazten den:

 

Espazioak aukerakoak dira euskaraz hitzen artean:

Eta jatetxearena (jatetxeko < jartzeko; susmatzen dugu).

Eskabide orriaren PDF kopia bat gorde dugu hemen, ikus dezazuen.

 


Iruzkinak:

2020/06/19

fast custom essays [url=https://customessayiae.com/]quality custom
essay[/url] online custom essays urgent custom essays custom essay
toronto

2020/06/19

custom essay uk [url=https://customessaywritersfz.com/]great essay
writers[/url] cheap custom essays custom essays review great
essay writers



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!