Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Jardunaldi birtual batekin hasiko dira UEUko aurtengo uda ikastaroak

2020/06/17 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aurtengo UEUko uda ikastaroak bereziak izango dira halabeharrez. Zenbait ekitaldi birtual edo sare-bidezkoak aurreikusita daude hurrengo asteetarako, eta horietako bat izango da sarrera-hitzaldi edo inaugurazioa. Hori bihar izango da, ekainak 18, ostegunarekin, "Zientziak eta euskara" goiburuarekin. Hitzaldia, gainera, sorburua izango da esperimentu baterako, hurrengo asteetan #ZientziakEuskara eztabaida eta ekarpen-bilketa egin nahi baita sarearen bidez.

Lehen ekitaldia, osteguneko hau, goizeko 10.00etan hasiko da eta UEUren youtubeko kanalaren bitartez jarraitzeko aukera egongo da. Hemen egitaraua:

  • 10:00 Agurra. Kepa Sarasola (UEUko zuzendaria).
  • 10:15 Jardunaldiaren aurkezpena. Jardunaldiaren antolatzaileak: Koldo Garcia, Xabier Landabidea eta Ainhoa Latatu.
  • 10:30 Hitzaldia: ''ZientziaK eta Euskara: zenbakien atzean dauden istorioak''. Koldo Garcia (genetikan doktorea, UEUkidea).
  • 11:00 Agurra.

 Ondoren, datozen egunetan, galdera ireki batzuk planteatuko dira:

  • "Zein ekarpen egiten diegu zientziei euskaldun bezala?''
  • ''Zein ekarpen egiten diogu euskarari ikertzaile bezala?''
  • ''Zein ekarpen egiten dizute ZientzieK eta euskarak zuri?''
  • ''Zer egin behar dugu hobetzeko?''

Horiei erantzuteko, sare sozialetan parte hartu #ZientziakEuskara eta #ElkarEkin traolak erabilita, edo ekarpenak modu anonimoan egin esteka honetan.  Uztailaren 11 arte jasoko dituzte ekarpenak eta gero mahai ingurua egingo da uztailaren 17an, hura ere saretik partekatua, jardunaldi birtual luze honen ondorioak bilduko dituztelarik Garciak, Landabideak eta Latatuk.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!