Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hildako Bizidunen Gaua: estrategia jokoa euskaraz

2020/06/20 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Hildako Bizidunen Gaua karta bidezko euskarazko estrategia jokoa da. Space Hulk: Death Angel” mahai jokoan oinarritua dago, 1 eta 6 lagun artean jolas daitezke (hau da, bakarrik ere jolasten ahal da). Jolasa hura bezala Manchester hirian 1984an kokatua dago, baina arauak eta moldeak aldatuta daude.

Dokumentu honetan jokoaren instrukzioak daude euskaraz, eta baita karta bakoitzaren aurrealdea eta atzealdea, inprimatu eta jolastu ahal izateko. Araudia behar da jokatzeko, eraso eta defentsarako dadoa, eta 142 karta; horien artean:

  • 18 Ekintza karta
  • 30 Gertaera karta
  • 40 Espektro karta
  • 24 Lokalizazio karta
  • 12 Lagun karta
  • 8 Toki karta
  • 2 Munstro eta Mehatxu karta
  • 2 Erreferentzia karta
  • 6 Hiri-tribu karta
  • 12 laguntza-kontagailu

Hemen instrukzio grafiko batzuk, nola inprimatu eta tolestu kartak. Laguntza gehiagorako, jokoaren sortzaileek lagun zaitzekete Twitterretik, @hildakobizidun1 kontua sortu baitute.

Nor dira joko euskaratu honen atzean daudenak? ba agertu dira pare bat hedaibidetan, Argian edo Euskalerria Irratian, baina ez dute detaile askorik ematen beraien identitate ilunaz... Hori bai, musika egiten ere badakite, kantua sortu baitiote jokoari!

;


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!