Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskalkiak elkar ez ulertzeko aitzakia ez direla

2020/06/16 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskalkiek euskara izugarri aberasten dute, baina zenbaitetan ez da erraza elkar ulertzea... Ala bai? Gazteen iritziekin osatutako bideoa jarri du sarean Ahotsak proiektuak, gehienbat ulertezintasunaren mitoa hausteko eta komunikazioa, euskaraz, guztiz posible dela erakusteko.

Desberdintasun handiak al daude euskalkien artean? Ulertzen al dugu elkar? Zein oztopo ditugu? Zer egin ulermena bideratzeko? Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatutako Iparraldeko zein Hegoaldeko gazteen testigantzak batu dituzte, Ahotsak Ikasgelan proiektuaren bidez.

Ahozko ondarearen transmisioa bideratzeko proiektu pilotua da Ikasgelan.ahotsak.eus. Memoria historikoa eta transmisioa ikasgelan lantzeko materiala bildu dituzte gan 2013tik aurrera zenbait irakasle eta ikastetxerekin elkarlanean. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri dituzte irakasle eta ikasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako eta DBHrako. 

Euskalkien egoera eta mapak ere eraldaketak izan ditu azken urteetan. Bonaparteren kontzeptualizazioa 19. mendekoa izan zen, eta berridazketa bat planteatu izan du Koldo Zuazok 21. mende honetan. Hona bi mapa horien alderaketa;

Zuazoren mapa berrian, euskalkien arteko trantsizio zonaldeak ez dira markatuak, eta gainera Euskal Herri osoa "euskalki zonaldeetatik" kanpo ere hiztunak egon badirela egia da, euskara batuaren era bateko hiztunak denean direlarik gainera. Era berean, Frantzia eta Espainiaren arteko muga euskararen desberdintasunen markatzaile handi bat da garai honetan.

(maparen jatorria: Berria eta Wikipedia).


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!