Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Kultura 2020 larrialdiko laguntzak EAEn

2020/06/29 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Koronabirusaren garaiko ilustrazio-liburu bat, eta zortzui film labur. Ekoizpen horiek lagunduko ditu, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, kulturari laguntzeko sustapen plan berri batekin.  2,6 milioi euroko laguntza sorta bat jarri du abian kultura-sektorea laguntzeko, alarma-egoera eta osasun-larrialdiaren ondorioak direla eta: gehiena sozietatea duten autonomentzat edo ETEentzat da, baina ildo berezi batzuetan ekoizpen berriak ere sustatuko dira.

Laguntzen multzo handiena mikroETE erako erakundeentzat, mikro-enpresa definizioaren barnean sartzen direlarik baita ere sozietatedun pertsona autonomoak, sozietateak eta elkarteak. Atal honek 2 milioi euroko aurrekontua izango du, eta onuradun bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu gehienez ere.

MikroETEentzako laguntzak gastu arruntak betetzeko izango dira, hilabete hauetan errenta edo alokairua ordaintzeak suposatu duena, adibidez, edo bakoitzaren kultura jarduera Covid?19ak ezarritako baldintzetara egokitzeko behar diren elementuetan inbertsioak. Laguntzen eskaerak aurkezteko epea EHAAn deialdia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta 15 egutegi-egunen ondoren amaituko da.

Gainerako laguntzak bost ildotan garatuko dira:

  • Liburugintza. EAEko Liburutegi Publikoen Sarerako, erosketa publikoaren bitartez, 100.000 euro gehiago inbertituko dira (aurretik beste diru-multzo batzuk ere bazeuden helburu honetarako, orain 100.000 euro gehigarri izango dira).
  • Ilustrazioa. Sormen-lan bat egingo da, Liburu grafiko eleaniztun batean argitaratuko dira (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez). Bina ilustrazio eskatuko zaizkie ezagunak, aitortuak eta trebatuak diren 20 profesionali (Euskal Irudigileak elkarteak hartuko du profesional horiek hautatzeko ardura). 100.000 euro inbertituko dira proiektuan.
  • Zinema-ekoizpena. Konfinamenduaren inguruan fikziozko zortzi film labur egingo da. 240.000 euroko aurrekontua inbertituko dira, Zineuskadiren bitartez. Zenbateko horri EiTBk komunikazio-eskubideak erostera bideratuko dituen 100.000 euro gehitu behar zaizkio.
  • Arte plastikoak. Ezohiko erosketa operazio bat izango da, 150.000 eurokoa, Gasteizko Artiumek zuzenduko duena, baina Bilboko Arte Eder Museoaren eta Donostiako Tabakaleraren partehartzearekin.
  • Digitalizazioa. 50.000 euro inbertituko ditu Euskadin argitaratutako diskoen karatulak katalogatu, digitalizatu eta aztertzeko, Euskadiko Liburutegi Digitalari gehituko zaio emaitza, eta Eresbilek, musikaren euskal artxiboak, lagunduko du, ondarearen sektoreko eragile pribatuentzako baliabideak jarriz (katalogazio, digitalizazio eta abarreko enpresak).

Informazio gehiago, Irekia.

Argazkia, aste honetan ekimen hauek aurkezteko Donostian Kultura Sailak antolatutako agerraldikoak.


Iruzkinak:

2020/06/30

The authentic scotch seems to be wrinkling, while the Fake
CPFM VaporMax Swoosh has its scotch looking “perfect”, and
it seems to have the wrinkles more hand-made, and the authentic wrinkles
look more natural.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!