Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Matematikari euskaldunen 'Matetop' IV. topaketa

2020/07/06 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2013an antolatu zuen UEUk Matematikari Euskaldunen I. Topaketa. Honezkero bidea egina du jarduerak, eta deialdia luzatu zen aurten 4. edizioa martxoan egiteko (Matetop IV). Orduan ezin izan zen egin, pandemiaren hastapenarekin bat egin zuelakodatak, baina orain UEUren idako ikastaroekin bat egin dator, eta datorren uztailaren 10ean egingo da Eibarren, UEUren egoitzan, Markeskoa jauregian.

Matematikari euskaldune topaketaren helburua izan ohi dira euskaraz arloan lanean dihardutenen topagune izatea; bakoitzaren ikerketa parte hartzaileekin konpartitzea, eta matematikaren arlo honetan diharduten besteengandik ikastea.

Aurtengo topaketan hitzaldi nagusi bat izango da, : Prozesu matematikoen garrantzia matematikaren irakaskuntzan., EHUko Ainhoa Berciano doktoreak emana.

Ondoren, komunikazio saioak, dozena bat, gai desberdinen inguruan. Ez adituoi abstratuak iruditzen zaizkigu matematikak sarri, baina komunikazioetan badaude gauza zehatz eta praktikoetara aplikatutako kasuak. Adibidez:

  • Sopelako hiri hondakinen bilketarako ibilbide optimoaren azterketa. Leire Urrutia. Ingeniaritza Zibilean graduatua (EHU). (Goian itsatsi dugun irudia azterketa horretakoa da, orain egiten ibilbidearena: Urrutiaren ikerketak hori optimizatzeko proposamena dakar).
  • Adimen artifizialaren aplikazioak eta ondorioak medikuntzan. Oihane Mayo Ijurra. Ingeniaritza Biomedikuan graduatua eta doktorego ikaslea (EHU). Aldakin Taldea (Biomedical imaging).
  • Trafiko dentsitatearen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan eredu geoestatistikoak erabilita. Kevin Fernandez Martinez. Ingeniaritza Zibilean graduatua (EHU).

Egun osoko jardunaldia izango da, datorren ostiralean, uztailak 10, Eibarren. Informazio gehiago hemen.

 


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!