Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Jolasean Blai, mahai-jokoa sareko osagarriekin

2020/07/09 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Jolasean Blai mahai-joko birtuala argitaratu berri da. Oporretarako dinamika bat proposatzen du jokoak: Altxorraren uhartean barrena ibilbide bat egin, urrats bakoitza kultur proposamena delarik (eta horrretarako, Interneten jokoaren online bertsioa kontsultatzen da, mahaian jokatzen dugun aldi berean). Haurrak bakarrik zein gurasoekin batera aritu daitezke. Nafarroako toki entitateetako Euskara Zerbitzuon ERA.eus erakunde edo elkarteak sortu du jokoa.

Dinamika: Egunero, edo bi egunean behin, edo egoki ikusten denean, laukitxo bat aurrera egin behar da. Horietako bakoitzean kultur proposamen bat edo bi dago. Iraupena da bien arteko aldea, proposamen motzak eta luzeak baitaude. Gurasoari proposatzen zaio, beraz, haurrarekin gozatzeko bideo-ipuinak, emanaldiak (zinema, antzerkia, musikalak...), bideoklipak, App-ak... edo sorpresa kutxa ireki daiteke! Nork daki zer topatuko duten bertan!

Proposatzen diren kultura ekintza horiek Koronabirusaren larrialdi eta itxialdian bildu ditu ERA.eus-ek. Bilduma bat egin zen,  egunero etxean gozatzeko kultur proposamen bana hautatu zelarik kulturgileek online eskuragarri jarri zituzten horietatik: literatura, musika, jolasak, ikus-entzunezkoak, aplikazioak... Jolasean Blai egindako bilketa-lanaren ondorioz sortu da, honela kalitatezko kultur proposamen hauek modu erakargarri batean aurkezten zaizkio familiari.

Jolasean Blai-ren mahaikoa deskargatzeko, horra koloretan zein zuribeltzean. Taulan tokatzen diren urrats/laukietako ekintzak, berriz, eranafarroa.eus/jolaseanblai online dagoen bertsio interkatiboetan dauden posizioetan klikatuz aurkituko dituzu.


Iruzkinak:

2020/07/11

Thanks for this great post, i find it very interesting and very well out
and put together. I look forward to reading your work in the future. Custom
Embroidered Patches



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!