Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Piztu Kultura Bonoa astelehenean aktibatuko da Gipuzkoan

2020/07/11 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Piztu Kultura bonoak datorren astetik aurrera erabili ahal izango dira Gipuzkoako liburudendetan. Covid pandemiaren aurrean Gipuzkoako Foru Alundiak hartutako neurrietako bat da hau. Aurreko urteetan gabonak aldera egin diren kanpainen antzekoa, baina unean uneko larritasunagatik aurten udan ere aktibatua. Iazko gabonetan 80.000 euro inbertitu ziren horrela, baina kanpaina honetan 160.000 izango duira.

10.416 bono banatu ditu Aldundiak, 4.168 euskarazko kultur produktuetarako, eta 6.258 erdarazkoentzako. Erosketa bat egitean liburudendan bertan aktibatuko duzu bonoa.

Era honetako deskontuak ezartzen ditu bonoak:

  • 12 euro arteko deskontua euskarazkoan, 20 eurotik gorako erosketa gutxienekoa eginda.
  • 8 euro arteko deskontua erdarazkoetan, 20 eurotik gora baita ere.

Erosketak izan daitezke liburuak, musika edo filmak edozein euskarritan. 64 liburudendetan egongo dira bonoak, eta kanpaina irailaren 30a arte luzatuko da. Hala ere, kontuan izan Gabonetako kanpainetakoak azkar samar agortzen direla, egun gutxitan.ç

Bonoena Foru Aldundiko plan zabalago baten barruan dago: hemen PDF bat hori azaltzen duena.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!