Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Film laburren lehiaketa Errenterian, udazkeneko jaialdira begira

2020/07/12 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Abuztuaren 2a arte dago epea Errenteria Film Laburren Jaialdira lanak aurkezteko. Errenteriako Udalak antolatuta, herritarren artean eta eskualdean ikus-entzunezko arteak sustatu eta garatzeko helburuz egiten jaialdi hau urtero, eta 25. edizioa izango da aurtengoa.

Gaia eta generoa libreak izango da (fikzioa, animazioa, dokumentala, …) eta ekoizpenak 2019ko urtarriletik aurrera eginak izan beharko dute, edozein hizkuntzatan, baina euskaraz edo gaztelaniaz ez badira, azpititulatuak izango dira (euskaraz edo gaztelaniaz). Film laburren iraupena ez da 15 minututik gorakoa izango.

Hemen ikus daitezke 2019ko lan sarituak. Ideia bat izateko...

Abuztuaren 2a arte, lanak aurkeztea da kontua, baina lehen iragazki bat egingo da horiekin: 30 eta 35 lanen artean aukeratuko dira, azaroan egingo den Film Laburren Jaialdian. Azaroaren 26tik 28ra, lehiaketarako hautatuko lanak proiektatuko dira, 28an bertan jakinaraziko da epai-mahaiaren erabakia eta azaroaren 29an sari banaketa ekitaldia egingo da.

Sariak hauek izango dira:

  • Ion Arretxe Sari nagusia: 1.200€, diploma eta trofeoa.
  • Aipamen berezia: 800€, diploma eta trofeoa.
  • Euskaraz egindako film labur onenari saria: 800€, diploma eta trofeoa.
  • Publikoaren saria: 300€ diploma eta trofeoa.

Lanak aurkezteko Festhome.com plataforman alta eman beharko da, eta bertatik igo lana. Informazio zehatzagoa, hemen.


Iruzkinak:

2020/07/13

We will first look at the form of the Nike fake
off white air force 1 volt logo, then we are going to look at the
stitching of the logo.

The form of the Swoosh

2020/07/13

We will first look at the form of the Nike fake
off white air force 1 volt logo, then we are going to look at the
stitching of the logo.

The form of the Swoosh



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!