Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Euskara Satorra, orain podcast eran

2020/07/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

2016. urtetik, Beñat Erezuma irakasle bizkaitarra Euskara Satorra izenarekin ari da euskara ikasteko lezio eta materialak Interneten jartzen, gaztelaniatik abiatuta. Youtubeko bideo mordoa sortu ondoren, orain Podcast bihurtu ditu eduki horiek, eta zenbait plataformatan entzun ditzakezu horrela. 21 kapìtulu doaz oraingoz.

 

Beñat Erezumaren alorra ez da berez hizkuntzen pedagogia. Ez da ez filologo ez hizkuntzalaria, baizik eta teknologia irakaslea Bilboko Miguel Unamuno ikastetxean batean. Baina bere bideoek trakzioa lortu dute, eta gaiak ondo lantzen saiatzen da. 

2016an hasi zen honelako bideoak igotzen YouTubera. Bere lehen bideoan euskarazko 50 esaldi erakutsi zituen. Jendea pixkanaka bideo gehiago eskatzen hasi zenez, eta horiek prestatzen ondo pasatzen duenez, beste bideo batzuk egitea pentsatu zuen.

Izena ere, lehen bideoaren ondoren asmatu zuen, elkarrizketa honetan adierazi zuenez. Kanalak "halako zerbait eskatzen zidan, hitz-jokoa egiteko “euskara jatorra” delako horrekin, euskara egokiarekin. Euskara Satorra deitzea erabaki nuen, lurpeko euskara edo…"

Gaur egunean, zortzi minutu inguruko bideo bat burutzeko, hiru eta bost ordu artean ematen ditu. Baina berarentzat lanak merezi du, jende askok eskerrak ematen dizkiolako, eta euskara ikasten ere laguntzen diela esaten diotelako. Bideoetan grafismoa agertzen da esaldiekin-eta, baina audioa da nagusi, eta horregatik baleko oinarri dira podcast gisa kontsumitzeko ere.

Ezagutu https://euskarasatorra.com/eu 


Iruzkinak:

2020/07/16

It is especially decent, though look into the tips during this home
address.	[url=https://www.fiverr.com/asadshaikh34?up_rollout=true]Asad[/url]

2020/07/16

It is especially decent, though look into the tips during this home
address.	Asad



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!