Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Wikipediaren tresnak eta teknikak ezagutu eta praktikatzeko tailerra

2020/07/02 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskal Wikilarien Elkarteak aurtengo udan dituen jarduera ugari eta interesgarrien artean, UEUrekin ere lankidetza izango da eta datorren uztailaren 14an Wikipedia-Wikimedia editatoia izango da. Donostiako Tabakaleran izango da hitzordua, goiz eta arratsaldeko sei orduko editatoi batean.

Wikipediaren egitasmoak ezagutzeko eta bertan parte hartzeko moduak azalduko dira ikastaro-maratoi honetan. Azalpen labur-labur baten ondoren tailer praktikoak izango dira eguneko muina. Printzipioz, lau aditu hauek sarrerako azalpenak emango dituzte:

  • Wikipedia editatzen: nor-nori-nork. Iñaki Lopez de Luzuriaga.
  • Itzulpen automatikoa Wikilariak laguntzeko. Kepa Sarasola.
  • Katalogazioa: euskal egileak wikidatatzen. Amaia Cuende, Koldo Mitxelena Liburutegiko teknikaria eta Wikimediako kolaboratzailea, eta Mertxe Zabala, Donostia Kulturako liburutegi laguntzailea.

Eta ondoren, tailer praktikoak:

  • Wikipedia editatzen
  • Wikipedian artikuluak osatzen itzulpen automatikoaren laguntzarekin
  • Wikidatan datuak osatzen eta Wikipedian gehitzen

Parte hartzaileen behar edota gogoen arabera ere moldatuko dira tailerrak, adituen laguntzarekin. UEUz gain Ubik Sorkuntza Liburutegiarek ere parte hartzen du antolakuntzan.

Izen ematea eta informazio gehiago hemen.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!