Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ai, Mendillorriko gazte hauek... aplikazio sortzaile bikainak!

2020/07/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Koronabirusaren gorakada berrien, gazteak ospe txarra hartzen ari direla entzungo zenuten... Eta horien artean, Iruñeko Mendillorri auzokoak, non nerabe guztiei egin behar dizkieten PCR probak egunetan. Ba, hara, bada Mendillorrin txalotzeko moduko beste zerbait ere: bertako Institutuko ikasleek, praktika gisa, aplikazio mugikorrak garatzen dituzte. 25 dituzte jada igoak Google Play-ra.

Duela egun batzuk iragarri genizuen Euskalgeo delakoa. Euskal Herriko zazpi probintzien maparekin jokatzen da horretan, baina lehentxoago beste bat ere garatu zuten:Navargeo (kasu honetan Nafarroa Garaiaren geografiarekin jokatzeko).

Beste aplikazio batzuk dira, adibidez: 

  • Eternal Maze (Betiko Labirintoa): Zazpi mailako gela eta ate laberintoa da, irteerara ailegatu aurretik diamante kopuru bat biltzea eskatzen duena. Jokoaren helburua da laberintotik ahalik eta azkarren ateratzea.
  • Hitzak. Ikasleen produktu bat, baina txikiagoentzat pentsatua. Haurtxoak euskarazko hitzekin lotzeko... uki ikonoa, eta hitza entzungo, edo alderantziz, entzun hitza eta asmatu animalia edo irudia.
  • Xiri Miri. Euskara hobetzeko ariketak. Baldintza eta subjuntibo eta abar...
  • Space Billiards. Espazioko billarra, hau ingelesez azaldua ze, noski, hiru hizkuntza erabiltzeko gauza dira Mendillorrikoak.
  • Sukalcheff. Platerak, kantitateak, elikagaiak eta zenbait faktore nahasten dituen joko moduko bat.
  • OpKalk. Kalkulagailu aurreratu bat, elebiduna (euskaraz zein gaztelaniaz)
  • eta beste mordoxka bat...

Mendillorriko ikasleek irakasle bikainak eta teknologia laborategi interesgarri bat daukatela susmatzen dugu. Programazioa DBH-tik Scratch bidez lantzen dutelairakurri dugu, eta lehen urrats horietatik app hauek garatzera... tira, badago meritu handiko jauzi bat.

Animo neska-mutilak, garaitu birusa, eta segi programatzen. (Hain zuzen ere, PCR testak egiteko tokia Institutuan jarri dute!)

Mendillorri Apps: Google Playn, etaTwitterren.


Iruzkinak:

2020/07/25

I must admit that your post is really interesting. I have spent a lot of my
spare time reading your content. Thank you a lot!	usi garaj

2020/07/26

You made some decent factors there. I looked on the internet for the
problem and found most individuals will go along with with your website.	anunturi gratuite



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!