Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Sugebizi: Euskal Herriko sugeak ezagutzeko kanpaina

2021/05/23 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Sugeei buruzko ezagutza eta sentsibilizazioa handitu nahi duen egitasmoa martxan jarri du Aranzadi zientzia elkarteak Twitterren. #Sugebizi kanpaina udara bitartean martxan da. Euskal Herriko basoetan, landan eta naturan ibilian dabiltzan txiolarientzat da deia: inon sugerik ikusiz gero, eman horren berri.

Gomendio hauek egiten ditu Aranzadik:

  1. Sugeak ezin izango dira ukitu edota hartu. Are gutxiago hil ingurumen delitu bat gauzatuko litzateke eta.
  2. Suge bat ikusitakoan lehenbizi argazkia ateratzen saiatu behar gara, betiere gutxieneko distantzia bat mantenduz, metro eta erdiko distantziatik argazkiak ateratzea gomendatzen da. Ahal dela sugearen argazkia ahalik eta argien atera beharra dago, horregatik zoom-a erabiltzea lagungarri suerta liteke. Gomendatzen da sugearen atal ezberdinei argazkia ateratzea, puntu ezberdinetatik.
  3. Behin argazkia aterata, lekuaren koordenatu geografikoak edota ubikazioa jaso beharko ditugu, horretarako tresna desberdinak baliatu daitezke; izan mugikorra, GPS-a edota ordenagailuaren bitartez.
  4. Argazkia eta koordenatuak Twitter bidez #sugebizi traola erabiliz partekatuko dira. Horrela, behaketa guztiak bateratu eta erregistratu ahal izango dituzte Aranzadiko ikertzaileek. 
  5. Sugea hilik balego, atera argazkiak berdin-berdin. Datua beti izango da interesgarria. Hilik dagoela ikusita, gorputzeko atal ezberdinez gain, sugearen sabelaldearen argazkia ateratzea ere gomendatzen da.

Dagoeneko dozenaka ikuskatze gertatu dira, eta mapa bat eta espezie katalogo probisional bat prestatu du Aranzadik. 

Euskal Herrian 8 suge eta 3 sugegorri espezie daude, nonbait, baina identifikazio kontuekin, akaso gehiago azalduko dira katalogo honetan. Momentuz, badirudi ohikoena Eskulapioren sugea dela. Hona Jose Angel Urkia Araozko txiolari saiatuak nola aurkitu zuen bat:

Kanpainari buruzko informazio gehiago:

 


Iruzkinak:

2021/10/29

เว็บแทงหวย
 The best online casino website in Thailand and make good money.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!