Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Jardunaldia: euskararekiko jarrerak Nafarroan

2021/09/30 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Jardunaldia egingo da Iruñean urriaren 14an "Nafarroan euskararen aldeko jarrerak indartzeko aukerak" goiburuarekin. Azken inkesta soziolinguistikoan, 2016koan, Nafarroan euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerari dagokionez, honako datuok agertzen dira: alde % 33,3, ez alde ez aurka % 27,6, eta kontra % 39,1. Ehunekoak 1990eko hamarkadakoekin konparaturik hobeak diren arren. Oraingoz urrun daude gehiengo soziala izatetik. Eta bide hori nola egin izango da Topaguneak antolatutako jardunaldi honen gaia.

Egitaraua:

  • 8:30 – 09:00    Materiala jaso.
  • 09:00 – 09:30   Irekiera ekitaldia: Ana Ollo (Nafarroako Gobernua) eta Oskar Zapata (Euskaltzaleen Topagunea)
  • 09:30 – 10:30  Gaztelaniaz bizi diren nafarren motibo subjektiboak euskararen sustapenean txertatzea: ikerketa esploratzaile bat. Xabier Erize (Soziolinguista. Filologian doktorea)
  • 10:30 – 11:15    Nafar herritarrak eta euskararen kudeaketa. Amaia Nausia ( Eusko Ikaskuntza)
  • 11:15 – 11:45       Atsedena
  • 11:45 – 12:45    “Komunikazioa-inkomunikazioa”: gakoak- Pilar Kaltzada ( Linking ideas)
  • 12:45 – 13:45  Tertulia. Hedabideetako zuzendariak: Iñaki Soto (Gara), Joseba Santamaria (Diario de Noticias) Javier Lorente (Ser irratia), Juan Kruz Lakasta (Euskalerria irratia). Tertuliaren gidaria: Itziar Luri (Labrit) .
  • 14:00 – 15:30    Bazkaria.
  • 15:30 – 16:15    Euskara eta feminismoa: esperientziak eta erronkak. Amaia Zufia eta Irati Majuelo (Mugimendu feministako kideak)
  • 16:15 – 17:00      Tertulia: Gazte mugimendutik: Lur Albizu, Cristina Oses, Juan Gutierrez, Lohizune Amatria
  • 17:00 – 17:15    Itxiera ekitaldia.

Izena emateko, urriaren 8a arteko epea hemen.

Informazio gehiagorako, https://topagunea.eus/jarrerak-actitudes/ 


Iruzkinak:

2021/10/20

igoal88
เครดิตฟรี
Many good promotions that look for both old and new customers.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!