Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Hobetu dezagun Nafarroa Garaiaren artikulua Wikipedian

2021/10/04 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Euskarabideak (Nafarroako Gobernuko euskara sustatzeko erakundeak) eta Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak sustatuta, urri honetan Nafarroa Garaiaren artikulua hobetzeko ekimena euskarazko Wikipedian.

 

Nafarroako Gobernuaren eta EWKEren hitzarmen baten bidez, zenbait ekintza bultzatu dira Wikipedian azken hilabeteotan. Horien artean Nafarroa Garaiko artikulua bera hobetzea eta aberastea. Horretarako aditu, elkarte eta bestelakoekin harremanetan jarrita daude EWKE eta Euskarabidea.

Artikulua wikilariok (euskaldun guztiok alegia, denoi irekia baitago Wikipedia) ere hedatu dezakegu, bakoitzak baduelako ezagutza eremu bat. Bakoitzak paragrafo bat gehituko bagenio, lortuko genuke Nafarroa Garaia artikulua luzeenetako bat izatea.

Kontuan hartzekoa da Nafarroa terminoa zehaztasunez erabiltzen dela Wikipedian, Nafarroa Garaiak eta Nafarroa Behereak beren orriak dituzte noski, baita Nafarroako Erresuma izan zenak, edo Nafarroako Foru Erkidegoak, instituzio gisa.

Ekin bada, denon artean, Nafarroa Garaiaren artikulua hobetzeari!


Iruzkinak:

2021/10/18

sa casino
Are you looking for money



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!