Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Remove jarraitzaileak: Twittereko blokeo arin berria

2021/10/13 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Twitterrek "blokeo arin" bat egiteko beste modu bat ezarri du atzodanik, web bidezko bere interfazearen bitartez. Jarraitzaile bati "remove" eman, eta berak ez du zure txiorik berriro ikusiko bere lerroan, eta ezingo dizu mezu zuzenik bidali ere.

Twitterreko erabiltzaileekin interakziorik ez baduzu nahi, hiru aukera daude orain; isildu edo mute, blokeatu edo block, eta remove delako hau, euskaratu gabe agertzen dena une honetan interfazean (kendu esango diogu guk).

Blokeatu aukerak kentzen du erabiltzaile bat zure bistatik, eta zeu ere beraren bistatik desagertzen zara. Desatsegin zaizkizun kontuak paretik kentzeko modu zuzenena da, baina jendea haserretu ere egiten da blokeatzen duzunean. Inoiz inor blokeatu baduzu, hemen duzu zerrenda: https://twitter.com/settings/blocked/all

Isildu edo mute aukerak, tabarra handia ematen duen norbait isilarazteko modu bat da: zeuretzat isilarazi, besterik gabe bere txioak ez dira agertuko zure lerroan. Bere profilera bazoaz, han aurkituko dituzu. Beste pertsonakl ez daki isilarazi duzun ala ez. Inoiz inor isilarazi baduzu, hemen duzu zerrenda: https://twitter.com/settings/muted/all 

Remove this follower (kendu jarraitzaile hau, euskaraz) delako aukera berria desberdina da. Batetik, bakarrik aplikatzen ahal zaio zu jarraitzen zaituenari. Hortaz, twitter.com/(zure_erabiltzaile_izena)/followers URL-ean daudenei. Zerrenda honetan, bakoitzaren ondoan ... puntuko zeinua ikusten duzun tokian klikatu, eta hortik kendu/remove egin dezakezu.

Ondorioa litzateke berak nahi bai, baina ez zaituela jarraituko: ez ditu zure txioak ikusiko zure lerroan, baina desagertu ere ez zara egingo, zure profila klikatuz gero ikusiko duzu zer idatzi duzun, baina ezingo dizu mezu zuzenik bidali. Isildu/mute delakoaren kontrakoa da, nolabait.


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!