Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Appa Hi! aplikazioa, hitanoa (Oņatikoa) ikasteko

2021/11/25 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Aste honetan jarri da app dendetan Appa Hi! aplikazioa, Oñatiko hitanoa ikasten laguntzeko sortua. Aplikazioa da Ingo Xonau! proiektuaren parte da, hitanoa herri hizkeratik ez desagertzeko ekimen bat, Oñatin garatua.

Bost asteko ikasketa prozesu bat proposatzen du aplikazioak. 35 egunean, egunero pilula batean, informazio jakin bat ematen da: azalpenak, marrazkiak eta bideoak, adibideekin. Ondoren, azalpenekin lotutako galdera-sorta bat dator: partidak. Galdera guztiei zuzen erantzunez gero, hurrengo egunean beste pilula bat egiteko aukera izango du erabiltzaileak. Bestela, berriro saiatu daiteke: partidak errepikatu ditzake. Nahi beste aldiz, ondo egin arte.

Astero errepaso bat proposatzen da app-aren bidez, eta maila bat igotzeko aukera. Guztira bost maila dira gainditu beharrekoak, aste bakoitzeko bat. Bakoitzak bere erritmora egin dezake prozesua. Galderei zuzen erantzuten eta mailak gainditzen doanak, azkarrenak, bost astean lortuko du Oñatiko hika ikastea.

Hona interfazeetako irudi batzuk.

Appa Hi aplikazioaren edukia Badihardugu euskara elkarteak garatu du, ilustrazioak Mirari Sagarzazu marrazkilariak egin ditu, aplikazioaren alderdi teknikoa CodeSyntax-ek (Sustatu eta Egunean Behin egin duen enpresak) garatu du, eta bezeroa Oñatiko Udala izan da.

Instalatzeko:


Iruzkinak:



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!