Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Berdintasunaren Herri Ituna, web bidez atxikitzeko aukera

2022/06/18 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Emakundek eta Eusko Jaurlaritzak "Berdintasunaren eta emakumeen kontrako indarkeriarik gabeko bizitzen aldeko Herri Ituna" aurkeztu dute aste honetan, eta webgune batean horren dokumentazioa jartzearekin batera, atxekimenduak jasotzeko web orri bat prestatu dute, hemen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eremurako pentsatutako ekimen honetan pertsonalki edo erakude/talde gisa egin daiteke bat.

Herri Ituna ez da izenpea eman eta atxekimendu soil bat, eta sinatzen duenari urratsez urrats konpromiso batzuekin ados dagoen eta aurrera egiteko prest dagoen galdetzen zaio.

Hortik aurrera, atxekimendua erakusten duten erakundeei beste urrats bat egitera gonbidatuko ditu Emakundek, berdintasun plan bat abiatu aldera, laguntasuna eskainiko dutela "zure erakundeak berdintasunaren arloan duen egoera aztertu, azken 25 urteetan izan diren aurrerapenak eta berdintasunaren arloan etorkizunean izango dituen erronkak identifikatu, horrela 2026rako itunaren 10 esparruetan lortu beharreko konpromiso zehatzak ezartzeko."

Aipaturiko 10 konpromiso horiek dira:

  1. Justizia ekonomikoa,
  2. Emakumeen eta neskatoen ahalduntzea,
  3. Emakumeen aurkako indarkeria matxista,
  4. Haurtzaroa eta nerabezaroa,
  5. Zaintzak,
  6. Gizonen inplikazioa,
  7. Trantsizio ekologikoa,
  8. Eraldaketa digitala,
  9. Emakumeen mugimenduak eta lidergo feministak
  10. Gobernu ona

Eta honako dokumentuan zehazten dira banan bana.Esate baterako, Zaintzak (pluralean) delakoan, azpipuntu hauek jasotzen dira:

  • Zaintzek —ordaindutakoek edo ordaindu gabekoek— bizitzari eusteko, pertsona guztien ongizaterako eta elkarbizitzarako duten berebiziko garrantzia aitortzea eta zaintzaren etika eta praktika zabaltzea bultzatzea, norberaren zaintza barne, batez ere gizonezkoen artean.
  • Alderdi publiko eta pribatuan emakumeen eta gizonen arteko zaintzen erantzukizun partekatua bultzatzea, zaintza publikoari geroz eta indar handiagoa emanez eta pertsona guztiak independenteak garela eta zaintzen beharra dugula, etapa batzuetan besteetan baina gehiago, kontuan hartuz.
  • Zaintzen errespetua eta banaketa zilegiagoa bultzatzea etxeetatik eta familiaeremutik atera daitezen batez ere emakumeek egiten dituzten zaintza asko eta gizonek, erakundeek, enpresek, eragile sozial eta ekonomikoek, komunitateak eta orokorrean gizarteak ere horren erantzukizuna har dezaten.
  • Zaintzen sektoreari duintasuna ematea eta horretan lan egiten dutenen baldintzak hobetzea, lan mota hori batez ere prekarizatuta dago etxeko langileen kasuan. 
  • Etxeko lanak eta zaintzak egiten dituzten pertsona zaurgarrienek ere norbere zaintzarako, bizitza osasuntsuak izateko eta lana bezalako baliabideak izateko eskubidea ere izateko neurriak bultzatzea. Pertsona horien adibide dira guraso bakarreko familia.

Informazio gehiago:


Iruzkinak:

2022/06/18

A very awesome blog post. We are really grateful for your blog post. You
will find a lot of approaches after visiting your post.	Where to buy Rick Simpson Oil

2022/06/20

Thank you for some other informative website. The place else may just I get
that kind of information written in such a perfect method? I have a venture
that I am simply now running on, and I’ve been at the glance out for
such info.	
cancun
mexican

2022/06/21

Great article. Couldn’t be write much better!
Custom Packaging Boxes

2022/06/21

หวยไทย
Vip Try Slots free credit no deposit No need to share

2022/09/17

A whisk or mixer is the best way used to whip liquid heavy cream until it
is light and frothy.  Either ways for taste flavour, you can now orderbuy-whipcreamchargers-bulks-onlineand-a-variety-ofwhere-to-buy-bulk-nitrous-oxide-canisters-for-salewith-otherbuy-pressure-regulator-set-for-saleat-buywhipcreamchargers-official-website.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!