Bai euskarari bai euskarari. zerbitzua eta lana euskaraz Premie Euskara-Planak

| eu | es |

Ireki dute Primeran streaming plataforma euskalduna

2023/09/15 sustatu.com -- Albiste originala ikusi

Ireki dute jada Primeran, EITBren streaming plataforma berrian. Web bidez eta Android aplikazioaren bidez ikus daiteke oraingoz. 3.000 eduki inguru dituela esan du EITBk estreinaldi honetan, film eta telesail-atalen artean. Eta asmoa da eduki horiek handitzea, beraietan %99 euskaraz egongo delarik (hizkuntza originala, bikoizketa edo azpidatzi bidez).

Edukietan nabigatzeko, zer dagoen ikusteko, aski da sartzea, eta euskara edo gaztelania aukeratzea. Aukeraren ondoren, edukia ikusteko, kontua sortu behar da. Doan da baina ikus-entzunezkoak abiatu aurretik iragarkiak daude.

Ikusteko:

Aurrerago Android TV bertsio bat iPhoneetarako iOS bertsioa ere irtengo da. Telebistan ikusteko, Android bertsioa ederki lotzen da Chromecast bidez.

Interfaze erraza du, edukia aurkitu, ikusteko eman, eta parametroetan audio eta azpidatzi aukerak ikusgai. Telebistara pasatzekotan, txukun doa aukeratua,

Edukietan, euskal zine ekoizpen dexente ikusi dugu, gazteleraz edo euskaraz eginak orijinalki. Eta ETBk egin izan dituen telesailak ere bai.

Eduki berrien artean, nazioarteko sorta berri bat, Viaplay aliantza eskandinabiarreko edukiak, bertako hizkuntzetan (suedieraz eta) baina euskarazko azpidatziekin. Nazioartean zabaldu izan den beste edukiren bat ere badago, beharbada ezagunena My Mad Fat Diary telesaila, bikoiztua ikus daitekeena (eta euskarazko azpidatziak aukera), ez audio bertsio originalean.

Viaplay kanpoko kolaborazioaz gain, Euskal Herriko beste eduki-sortzaile edo biltegi batzuek ere elkarlana egingo dute EITBrekin Primeranen, tartean Tokikom, Euskadiko Filmategia eta Donostiako Zinemaldia.

Etorriko diren edukien iragarpena ere badago Primeranen. Adibidez, El Vasco filma, urriaren 13an iritsiko da plataforma. Itxaso telesaila, aurre-estreinaldi baten ondoren Donostiako Zinemaldian, irailaren 28an egongo da plataforman, eta iragarpenean ikusi dugunez, telesail osoa ikusgai, hau da, ulertzen duugunez atal guztiak eskuragai aldi berean hala Netflixek sarritan egiten duen bezala.,

Datorren astean, irailaren 21ean ekitaldi berezi batean aurkezpena ofiziala izango du Primeranek Donostiako Tabakaleran. Han izango da plataformako zuzendariak, EITBk kontratatu duen Alex Gibelalde, Google, Twitter eta Storytel-en lan egin duen Interneteko profesional euskalduna.


Iruzkinak:

2023/09/17

It’s really a great and helpful piece of info. I’m glad that
you shared this useful information with us.
Please stay us informed like this. Thank you for sharing.KANGTOTO

2023/09/20

https://macanbola.asia/ Website Game Online Terlengkap dan Terbaik di
Indonesia. Menyediakan berbagai macam Permainan Game Online seperti Online
Sportsbook Betting, Virtual Betting, Permainan Kartu, Casino Live Game, dan
Game Slot Gacor.

2023/09/20

Thanks for taking the time to talk about this, I feel fervently about this
and I take pleasure in learning about this topic. Please, as you gain
information, please update this blog with more information. I have found it
very useful. There have to be charging stations everywhere.	우리카지노

2023/09/21

Sometimes reading news from your website takes me away from stress. สมัครหวยหุ้นจีน

2023/09/22

Patek est connue comme une marque de montre replique de luxe pour
hommes, réservée aux riches et aux puissants.



atez euskara zerbitzua
Artez Euskara Zerbitzua Koop. E.
H: Luzarra, 10 - Deustu Bizkaia Euskal Herria
T: (34) 944 480 000 F: (34) 944 757 229
Kontaktua - Lege jakinarazpena
twitter Facebook
bfa spri Babesleak
XHTML 1.0 Transitional balidoa CSS Balidoa!