Planak: enpresetan edo erakundeetan euskaraz edo ele bitan lan egiteko beharrezkoa den tresna aurkitzen dugu Planak atalean. Bertan langileek, euren eguneroko lanean euskaraz edo elebidun funtzionatzeko eman beharreko pauso guztiak jasotzen dira: langileen datuen bilketa, hartutako neurriak, ezarritako hizkuntza irizpideak, baliabideak, helburuak eta abar.
Planak atalaren bidez enpresa edo erakunde bakoitzaren euskara planean jarraipena eta ebaluazioa egin daiteke: Euskara Biziberritzeko Helburu Nagusiak eta Kontseiluko Akordioaren konpromisoen arabera, hizkuntza egoera, beharrizanak, lehentasunak eta helburuak... definitzen dira.