Hiztegia izeneko atal honetan, enpresek hitzen bilaketak egin ditzakete. Batetik, bilaketok Hiztegi Federatuan (hitz orokorrekin osatu den hiztegia) egin daitezke; bestetik, enpresa bakoitzak bilaketak gauzatu ditzake bere hiztegi propioan (enpresaren jardunetik jaso diren berbekin osatu den hiztegi berezia, alegia).
Horrez gain, enpresetako kideek, galderak ere bideratu ditzakete berba berriak sartzeko haien hiztegi propioetan. Hala, hiztegi propioak etengabe osatuko dira, gero eta aberatsagoak izan daitezen. Bestalde, Internet-en aurki daitezkeen hainbat hiztegitara sartzeko aukera ere eskaintzen du Hiztegia.net atalaren bidez.